Aurkibidea

Tortita goxoak nola egin

Sarrera

Tortitak gosaltzeko edo askaltzeko oso egokiak dira. Erraz prestatzen dira eta oso goxoak daude. Hemen pausoz pauso nola egin azalduko dugu.

Osagaiak

Tortitak egiteko osagai hauek behar ditugu:

Prestatzeko pausoak

  1. Lehenengo, arrautzak ontzi batean irabiatu.
  2. Ondoren, esnea eta azukrea gehitu.
  3. Irina, legamia eta gatza gehitu.
  4. Osagai guztiak ondo nahastu, ore homogeneoa lortu arte.
  5. Zartagin batean gurin pixka bat jarri.
  6. Orea zartaginera bota eta bi aldeetatik gorritu.
  7. Azkenik, tortitak plater batean jarri.

Emaitza

Tortita goxoak almibarrarekin

Tortitak prest daude! Nahi baduzu, txokolatea, eztia, fruta edo marmelada gehitu ditzakezu.

Garrantzitsua: Tortitak bero zerbitzatzea gomendatzen da, zapore hobea izan dezaten.

On egin!